Antzinako piezak zaharberritzea
Zaharberritzeak (Gizateriaren Ondarea)
Hainbat metaletako lanak hartzen ditu barnean, ferrikoak zein ez-ferrikoak. Burdina, kobrea, brontzea, latona, zilarra… lantzen ditugu.
Aintzinako burdin lanak zaharberritzeko orduan, prozesu ezberdin asko agertu ohi dira eta atal bakoitzak bere berezitasunak izaten ditu. Hau dela eta zaharberritu behar den zatia bere garaian nola egin zen eta zein eskuartze izan zituen kontuan hartzea ezinbestekoa zaigu. Zein materialekin eta zein neurrirekin egin zen jakitea garrantzitsua da eta baita bere lekuan nola jarri zen jakitea ere.
Informazio horren arabera neurtuko dugu nola burutu behar den zaharberritzea, desmuntaia eta muntaia barne.
Zaharberritzetan garrantzia handia ematen zaio konpondu behar den zatiaren jatorriari, bere neurriari…..berori mantentzea ezinbestekotzat hartzen bait da gure lanean.
Aintzinako lanetan, burdin eta harrien arteko elkargunetan beruna aurkitzen da gehienetan. Horrelakoetan desmuntaiak lan dexente ematen du, batez ere harlanduak zaintze aldera.
Harrietan egoten diren “kutxatxoak” lauki formakoak ahalik eta gutxien erasotzen saiatzen gara, “kutxatxo” horien neurriak bere arrazoia izan ohi dute eta.
Zaharberritzeek trebetasun desberdinen eskuartzeak eskatzen dituzte eta bero sendabide egokiak ere bai, materialeen arabera.
Burdingorria elizetako lanetan eta baita etxeko lanabes batzuetan ere aurkitzen dugu.
Burdingorriaren bereizgarrietako bat bere erdoiltze naturalean sortzen duen patina orlegia da, berau geldi eta asalean gelditzen delarik.
Lantzeko orduan kontuan hartu beharreko beste bereizgarri batzuk ere baditu: bero sendabideak adibidez eta oso garrantzitsua batez ere, beste metale batzuekin kontaktuan jartzen denean sortzen duen erdoilketa geldigaitza (“par galvanico”).
Burdingorriaren nahasketen barruan burdinhoria-letoia eta burdinhori-borontze edo tupìkia daude. Lehenengoa zinkarekin eta bigarrena estañoarekin nahasturikoak.
Zilarra
Zilarrak bitxigintzan du garrantzia, elizako artelanetan ere bai. Burdinak ez bezala bere izaerak beltzitzeko joera izaten du, denboraren poderioz edo eta zenbait sustantzien kontaktuarekin sortzen duen patina (erdoilketa) berezia duelarik.
Burdingorriarekin galdatuta juan ohi da, gogortasun pixka bat emateko.
Adibidez 925 zilarrak kilo bakoitzeko 75 gr. burdingorri darama.
Galtzairu ugerkaitzak
Bezeroaren gustora sortzen ditugu galtzairu ugerkaitzarekin egindako lanak: ateak, haize orratzak, burni heziturak, iragarkiak etab.
Restaurazio-arloan makina bat teknikatara jo behar dugu:
Soldadura mota desberdinak erabiltzen dira, eta forjaz gain, errematxatu, torsionatu, txapan bozatu, txertatu, tolestu, torneatu, fresatu, luzatu, urtu eta material bakoitzari tratamendu termiko espezifikoak eman ohi zaizkio, besteak beste.
Hainbat material:
Beruna
Harriak eta burdinak elkartzeko berunketak egiten dira obra lekuan.
Koxka edo arrapaletan eta teilatuetan aislamenduak eta konponketa burutzen dira.
Zaharberritze lanetan modu tradizionalean landutako edo urtutako atalak aurkitzen ditugu sarri.
Aintzinako lan hauek gaur egungo errementari berritzaileentzat aberastasun handiko informazio iturriak dira. Bertan ageri ohi dira galdatutako zati ezberdinen arrastoak, aintzineko tekniken erabileraren eskuabilezia, ordungo tekniken zuten muga eta onurekin ateratako lan ikusgarriak eta materialaren noblezia.
Hau dela eta garrantzi handikoa da, lehendabizi, zaharberritu behar diren lanen azterketa zehatz bat egitea, horrela erabakiko da zein modutan eta zein materialekin biziberrituko diren zatiak. Ahal den einean, beraien izaera naturala eta egituraren sorkuntzan izandako trebezia mantenduz, beraiek daukaten balore kultural, artistiko eta etnografikoa mantenduko da.
Lan zaharrak agerian izaten dute urteen poderioz jasan izan ohi duten igadura, gaur egungo kutsaduraren eta beste metaleekin elkartzean sortzen zaien “par galvanico” deritzonak sortzen duen hondamen geldiezinaren ondorioak ere bai.
Ezinbestekoa zaigu berritzaileei artelan zaharrak era egokian eta lasaitasunez aztertzea, azterketa horrek zehaztuko bait du nola landu behar ditugun zatiak zaharberritzerako orduan.
Galtzairua
Nekazaritzarako lanabesak egiteko erabiltzen ditugu galtzairuak.
Eraikuntzetan burdinak behar besteko erantzuna bermatzen ez duen kasuetan ere erabiltzen da.
Aiztoak eta aho gozoa behar duten lanabesak egiteko erabiltzen ditugu.