Pieza berrien sorkuntzari dagokionez, sormena dago lehen planoan, metal bakoitzaren ezaugarriek eskaintzen dizkiguten aukerekin bat etorriz.
Alde batetik, dekorazio-motiboak daude, hala nola eskulturak, loreak eta abar, eta bestetik erabilera praktikoko piezak egiten ditugu, diseinu originalak, benetakoak eta bakarrak dituztenak, hala nola ateak, burualdeak, argimutilak, esekitokiak, haize-orratzak, tiratzaileak, aldabak, burdin hesiak…